TeknologiaZ!

Teknologia burujabetzaren bidean urrats sendoa eman dugu: gure zerbitzarian YunoHost instalatu eta auto-ostatze zerbitzuak jarri ditugu martxan. Helburua argia da: gure datuen eta tresnen kontrola geure esku izatea, alternatiba libre eta gardenak erabiliz.

Honako zerbitzu hauek ditugu erabilgarri, besteak beste:

  • Nextcloud: fitxategiak gordetzeko, partekatzeko eta elkarlanean aritzeko.
  • LiberaForms: galdetegiak eta inkestak modu errazean sortzeko.
  • Bitwarden: pasahitzak modu seguruan kudeatzeko.
  • Navidrome: zure musika bilduma edonondik entzuteko.
  • PeerTube: bideoak ikusi eta partekatzeko, plataforma handien menpekotasunik gabe.
  • Matrix/DeltaChat: pribatutasuna bermatzen duen mezularitza sistema.

Zerbitzu hauek probatu eta gure komunitatean parte hartu nahi duzu?


Idatzi info@zeorri.eus helbidera eta eman pausoa teknologia burujabetzarantz.


Teknologia gero eta presenteago dago gure eguneroko bizitzan: mugikorrean, sare sozialetan, komunikatzeko moduan zein informazioa bilatzeko erabiltzen ditugun tresnetan. Baina, benetan, nolakoa da gure harremana teknologiarekin? Zer dakigu atzean dauden enpresei buruz? Eta zenbat baldintzatzen dituzte gure ohiturak?

Ondorioak:


Galdetegia.

Galdetegiko emaitzak